Bridget Jones Diary (El diario de Bridget Jones / Le journal de Bridget Jones) ***

Helen Fielding idazle britaniarraren lumak sortu zuenetik emakume askorentzat eredu bilakatu da Bridget Jones. Hogeita hamar urte inguru ditu, lodi samar dago eta neurotikoa da oso. Benetan merezi duen gizon bat aurkitu nahi luke, baina horrek misio ezinezkoa dirudi gaur egun. Gizonezkoek maitasuna eta sexua nahasteko ohitura baitute. Lan egiten duen komunikazio enpresako burua da, gainera, morroi guztien artean okerrena. Baina, tamalez, Bridgetek hura maite du. Sharon Maguire zuzendariaren estreinako film atsegin honek mundu osoko ikusleen onespena erdietsi zuen. Gozoegia da beharbada, baina barre apurtxo bat egiteko egokia izan daiteke.