Bretainiako Korrikara joan nahi?

Bretainiako Korrikara joan nahi? Oiartzunetik autobus bat antolatu dute maiatzaren 9an; animatu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bretainiako-korrikara-joan-nahi/@@download/image/redadeg-oiartzun.jpg
2018/04/23
berria
Oiartzunetik autobus bat antolatu dute maiatzaren 9an; animatu!
Bretainiako Korrikara joan nahi?

Bazenekien Bretainian ere Korrika antolatzen dutela Ar Redadeg hizkuntza sustatzeko? Lasterketak Redadeg izena du, eta 2008an hasi ziren ekimenarekin. Hain zuzen, bretainiar irakasle batzuk Arrigorriagako institutuarekin izan zituzten hartu-eman batzuen ondorioz sortu zen ideia.

 

 

Aurtengo Redadeg gertu da, eta Karaez-Oiartzun senidetza taldeak, Oiartzungo Udala eta AEKrekin batera, bertara joateko autobusa antolatu du. Maiatzaren 4an hasi eta 12an bukatuko den lasterketako partaide izateko aukera izango da; izan ere, maiatzaren 9an autobusa irtengo da Oiartzundik eta lasterketaren atzetik joango dira maiatzaren 13an Oiartzunera itzuli arte.

Bidaiaren prezioa 50 eurokoa izango da, autobusa eta lotako lekuak barne.

Informazio gehiago: redadeg2018@gmail.com helbidera idatzi.