“Break n´ Bossa vol. 05”

“Break n´ Bossa vol. 05” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/break-n-bossa-vol-05/@@download/image/23p14-1.jpg
2002/10/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
23.zenbakia
“Break n´ Bossa vol. 05”
Ez da gauza berria italiarrek musika afroamerikarra asko maite dutela. Bestalde, jakina da musika horren barruan Brasilgo erritmoak kuttun dituztela. Horren adibiderik behar dutenek froga berria aurkituko dute Schema zigiluak kaleratzen dituen bilduma hauetan. Garai guztietako eta munduko edozein txokotan egindako brasildar musika entzun daiteke bertan. Hori bai, brasilgo erritmoek elektronikarekin lortutako amodio-gorroto harremanak du hemen lehentasuna. Posada do amor.