Break Dance jaialdia, Bilbon

La Casilla kiroldegian egingo dute Back On Stage jaialdia larunbatean, hilak 24. Bordeleko, Parisko edota Bruselako taldeak ariko dira lehiaketan, besteak beste. Etxeko talderik ez da faltako: Gasteizko Soul Flavas eta Iruñeko Team Rockers. Lehiaketa eta gero, Violadores del Verso taldearen kontzertua izango da. Bideo sortzaileak, Djak eta Futbol Street erakustaldia ere izango dira.
Back On Stagerako sarrerak Arrasateko Nothing Without the shop dendan, Bergarako Popis tabernan, Gasteizko Hala Bedi tabernan, Donostiako Old School Shop dendan eta Iruñeako Le Bal dantza eskolan eskura daitezke, 10 eurotan. Larunbatean bertan 12 eurotan jarriko dituzte salgai.