Bread and Roses (Pan y rosas) ***

Bread and Roses (Pan y rosas) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bread-and-roses-pan-y-rosas/@@download/image/4p42-1.jpg
2001/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Ken Loach. Aktoreak: Adrien Brody, Pilar Padilla, Elpidia Carrillo. Generoa: drama. Herrialdea: Erresuma Batua / Frantzia / Espainia. Urtea: 2000. Iraupena: 110 minutu. 
4.zenbakia
Bread and Roses (Pan y rosas)   ***
Maya mexikarrak AEBetako muga gurutzatu du etorkizun hobe baten bila. Rosa ahizparekin eta haren lagun batekin elkartuko da Los Angelesen, eta haien laguntzaz bizitza berri bati hasiera emango dio. Gauzak, ordea, ez dira uste bezain samurrak. Garbiketa enpresa handi baterako ari dira lanean ahizpa biak, eta ustiatu egiten dituzte. Sam gazteak, Mayaren bihotza bereganatzeaz gain, bere eskubideen alde borrokatzera bultzatuko du neskatoa. Etorkinentzat, baina, ez dago paradisurik. Ohi legez, salaketa soziala eta maitasuna dira filmaren ardatzak. Ez da Loachen filmik onenetakoa, baina salaketa-zinemaren etsenplu aparta da.