“Brazilian love affair 5”

“Brazilian love affair 5” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/brazilian-love-affair-5/@@download/image/47p9-2.jpg
2004/12/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Askoren artean
47.zenbakia
“Brazilian love affair 5”
Duela gutxi Joe Davis-en maitasun istorioa kontatu genizuen: oso gaztea zela Erresuma Batutik urrun bizitzera joan zen —Brasilera— eta bertako musikarekin maitemindu zen, milaka kilometro egin ondoren. Bere eskuez eraikitako Far Out etxearen babesean bizi zen, eta maitearekin batera izandako seme-alabak osasuntsu hazi ziren. Hamar urte joan dira, eta orain, harreman horretatik sortutako azken emaitza, bosgarrena, aurkeztu digu. Azymuth, Marcos Valle, Joyce, Grupo Batuque... Brasilgo aberastasunaren eta edertasunaren erakusle.