Brazilectro 6

Audiopharm diskoetxeko lagunak nekaezinak dira. Musika estiloren bat buruan sartzen zaienean, atsedenik hartu ez eta estilo horretako bildumak kaleratzen dituzte. Bilduma horien artean, oso arrakastatsua izan da brasilgo musika -samba eta bossa nova, bereziki- elektronikaren nahasten dituen koktela. Aurreko bost bildumetan egin bezala, oraingo lan honetan ere, talde ezagun eta ezezagunez uztartu dituzte,. Eta aurrekoetan bezala, berritasunik erakutsi gabe, kantu ederrak dira guztiak. Edertasunaz nekatzeko arriskua dago?