Branka berdintasunerantz

Branka berdintasunerantz https://www.gaztezulo.eus/albisteak/branka-berdintasunerantz/@@download/image/2009947009Branka_berdintasunerantz_hondarribia.jpg
2009/09/04
erreportajea
Argazkiak: Lander Garro
Branka berdintasunerantz
Neskak Kontxako uretan lehiatuko dira aurtengoan bigarrenez. Ez pentsa, hargatik, arraunaren eta emakumeen arteko harremana atzoko kontua denik Euskal Herrian.XVII. mendean, Pasaiako batelera ezagunak badian aurrera eta atzera aritzen ziren, kementsu, garraio lanetan; XIX.ean Victor Hugo bera hunkitu zuten haien indarrarekin eta trebeziarekin. herri arrantzaleetan itsasoarekiko lotura beti estua izan den arren, egun ezagutzen dugun arraunketa modernoaren eta profesionalaren jaiotzak ahaztuta utzi zituen, bazterrean, batel edo aulki mugikorrera kondenatuta. Orain, ordea, dagokiena berreskuratzera datoz, duin. Hartu olatua eta… txanpa neskak!