Bozkatu zure gustuko BertsoMoviea!

Bozkatu zure gustuko BertsoMoviea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bozkatu-zure-gustuko-bertsomoviea/@@download/image/bertso_movie_1359546450.jpg
2013/01/30
berria
Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak, Orkiren eta Beasaingo Udalaren babesarekin, pasa den urtean antolatu zuten lehen aldiz Bertsomovieda lehiaketa. Aurten abian dute bigarren edizioa, eta dagoeneko zabalik da zuen bozak emateko epea.

2012ko edizioaren arrakastaren ondorioz Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak martxan jarri zuen beste urte batez Bertsomovieda lehiaketa otsailean. Geografia mugarik gabe, mundu osora zabaldu nahi dute antolatzaileek lehiaketaren deialdia eta berrikuntzak ere ekarriko ditu aurtengo edizioak.

Lehiaketan parte hartzeko interesa zuten guztiek bidali martxoaren 13a baino lehen bidali zituzten beren lanak, eta www.bertsomovieda.com webgunean dira ikusgai orain. Antolatzaileak pozik dira jasotako erantzunarekin, orotara 33 lan bidali baitizkiete.

Orain egin beharrekoa, beraz, bertan sartu eta gustukoen duzuenaren alde bozka ematea da. Aukera anitza duzue, lagunok!

Berrikuntzak
Sari-banaketa apirilaren 12an izango da Beasainen bertan, eta aldez aurretik sarituen izenak argitratuko dituzte antolatzaileek.

Bertsorik hoberenak 250 euro irabaziko ditu, aipamen bereziaren sariak  350 euro eta  ikusleen saria eskuratzen duenak, berriz, 500 euro. Azkenik, gazteen artean bertsomovierik onenari 400 euro emango dizkiote eta helduen kategorian, berriz, 1.000 euro.