“Boum ba clash”

“Boum ba clash” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/boum-ba-clash/@@download/image/37p14-1.jpg
2004/01/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
• Gnawa njoum experience
37.zenbakia
“Boum ba clash”
Frantziak, historian izandako jarrera kolonialista odoltsuarekin, menperatu dituen herrialdeen aberastasun materialak ustiatzeaz gain, kultur aberastasuna ere bereganatzeko aukera izan du, zeharka bada ere. Metropolira iritsitako etorkinek ekarritako musikak indarrez bereganatutako dirutzak baino balio handiagoa du. Izan ere, kulturen arteko borondate oneko elkarlanak diruz ordain ezin daitezkeen emaitzak ekarri ditu. Horren adibide garbia da Marokoko Gnawa Njoum taldearen eta Parisko UHT kolektiboaren arteko elkarlana. Ipar Afrikako perkusio hipnotikoen eta dub, breakbeat eta drum´n´bass erritmo elektronikoen uztarketa da emaitza. Bizi beharreko esperientzia.