“Bottle of wine” ****

“Bottle of wine” **** https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2007/09/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Roy Loney and SeÑor No
77.zenbakia
Itzela Bloody Hotsak egitasmoaren estreinako erreferentzia —Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak eta Bloody Mary Irungo disko dendak sortu dute Bloody Hotsak, binilozko rock and roll disko laburrak kaleratzeko—. Diskoa Flamin' Groovies banda mitikoan aritutako Roy Loneyren eta Señor No Donostiako punk rock koadrilaren arteko lanaren emaitza da. Lau kanta ditu: Flamin Groovies-en bertsio bat, Roy Loneyk sinaturiko beste bat eta bi bertsio —Tom Paxton folk musikariaren Bottle of wine eta Rolling Stonesen Who's drivig your Plane —. Hasiera ezinhobea!