Botatako arropa adreilu bihurturik?

Botatako arropa adreilu bihurturik? Ikasle gazte batek botatako arropa adreilu bilakatzea lortu du. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/botatako-arropa-adreilu-bihurturik/@@download/image/arroparekinadreiluak.jpg
2021/11/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ikasle gazte batek botatako arropa adreilu bilakatzea lortu du.
Botatako arropa adreilu bihurturik?

Botatako arropa pila batek ez du balorerik gure begietara, baina ikasle batek hauei bigarren bizitza bat eman nahi izan die adreilu forman. 

Plastikoaz gain, gure planetako zaborrik kezkagarrienetako bat arropa da. Urtean milioika euro xahutzen dugu industria honetan eta egun, oraindik ere, kutsakorrenetako bat izaten jarraitzen du. 62 milioi tona arropa eta beste zenbait osagarri daude munduan barreiatuak zabor moduan. 

Pariseko ikasle honek, ordea, hauek adreilu bilakatzea lortu du. Arropari bigarren bizitza bat emateko helburuz, Clarisse Marlet-ek, Pariseko arkitektura ikasleak. botatako arroparekin adreilu gogorrak sortu ditu. 

Arropa jada ezin denean eman, saldu edo transformatu, zer egin? Galdera honetatik abiatuta sortu da FabBIRCK erakundea, ohiko adreiluetan bilakatzeko arropa guzti hori. Baina nola? 

Adreilu bakoitza osatzeko bi jantzi hartu eta xehatu egiten dira. Arropa birrindu horiek lekeda batekin nahasten dira. Ondoren prentsa batetik igarotzen dira adreilu forma emateko. Azkenik, adreiluak moldetik ateratzen dira eta bi astez lehortzen utzi. Prozesu guzti honen ondoren erabiltzeko prest leudeke. 

FabBRICK proiektaturen esanetan, ederto funtzionatzen dute adreiluek soinu isolatzaile eta isolatzaile termiko moduan. Honela, ohiko adreiluen alternatiba ekologiko bilakatu dira, egokiak direnak gelako hormetarako, altzairu bezala edo dekoraziorako. Egun erakundea eraikuntzan adreilu hauek erabili ahal izateko lanean ari da.

Erakundea sortu zela jada urte batzuk badira eta pandemiaren eraginez, musukoak sortzen ere hasi ziren 2020an, haukek baitira egun erabili eta botatzen diren material ugarienetakoetako batzuk.