Bost mendetako iruzurra

Bost mendetako iruzurra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-mendetako-iruzurra/@@download/image/20121035817Datu_Dantza_nabarralde.jpg
2012/12/13
berria
Bost mendetako iruzurra
3 urteko ikerketa prozesua amaitutzat jo du Nabarralde elkarteak, eta 1512ko gertakariei buruz orain arte instituzioek defendatu duten bertsioarekiko erabat ezberdina den ikuspegia berretsi du. Ukaezinezko frogek argi erakutsi dute 1512an Nafarroako Erreinuak ez zuela subiranotasuna era lagunkoi eta bakezalean galdu; horren ordez, Espainiako tropek militarki konkistatu zuten. Bost mendez luzatu dute engainua.