Bost eguneko irria, Bilbon

Bost eguneko irria, Bilbon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bost-eguneko-irria-bilbon/@@download/image/20109227484Tomsharpe.jpg
2012/12/13
berria
Bilboko Barrea antolatu dute estreinakoz, eta gaur hasiko da. Astebetez, musika emanaldiak, erakusketak, hitzaldiak, antzezlanak eta ipuin kontalariak izango dira igandera bitartean. Hareatzan zenbait karpa jarri dituzte.
 



Gaur, 11:30 Kukubarren Jazz Quartet taldearekin hasiko da ekimena. 18:30ean, beste aldetik,Culo subido y otros relatos de humor liburua aurkeztuko dute Arte Ederren museoan. Umorezko ipuin bilduma da liburua, eta besteak beste, Kirmen Uribek eta Iban Zalduak parte hartu dute.
Urtero BBK saria banatuko dute Bilboko Barrean; aurten Tom Sharpek -argazkian- eskuratuko du.