Born villain

Ezusteren baten ondorioz ala marketing estrategiagatik, ikusmina sorrarazi du Marilyn Mansonen lan berriak. Urte erdiko atzerapenak, Twiggy Ramirezen itzulerak eta Johny Deepen kolaborazioak zurrumurruak elikatu dituzte. Emaitzak, ordea, ez ditu aurreikuspenak bete, nahiz eta lana entzungarria den eta tarteka momentu gozagarriak ere badituen. Orain hamabost bat urte Manson-Reznor tandemak erditutako Antichrist Superstar maisulanaren maila emango zuen zerbaiten esperoan egotea izan da arazoa. Orduko baldintzak, baina, ez dira errepikatuko. Dagoenarekin konformatu behar.