Borg fiordoa

Snæfellsnes penintsula Islandiako mendebaldean dago, Borg fiordoaren mendebaldean. Islandia txikia ere deitzen zaio, herrialdeko ezaugarririk nabarmenenak espazio txikian biltzen dituelako. Izan ere, bertan dago Snæfellsjökull sumendia, Islandiako erakusgarrienetako bat dena eta herrialdeak dituen lau parke nazionaletako baten erdigunea. 1.446 metrotako garaiera dauka sumendiak, beraz, penintsulako gailurrik altuenetakoa da. Baina ez hori bakarrik, tontorrean glaziar bat dauka, batere ohikoa ez dena tankera horretako fenomeno geologikoetan. 2003an Green Globe agiria lortu zuen penintsulak, beraz, turismo iraunkorra bermatzen duen ingurua da.