Bonden oinordekoa?

Bonden oinordekoa? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bonden-oinordekoa/@@download/image/a_foreign_count_1373020387.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Bonden oinordekoa?
The Observer egunkariaren hitzetan "espioitza eleberrien idazle gazterik onena" den Charles Cummings ingelesaren lanetan oinarrituta, MI6 agentziako agente Thomas Kell-en inguruko trilogia prestatzen hasi dira Silver Reel Partners eta Raindig Films ekoiztetxeak. Colin Firthek gorpuztuko du agentea eta A Foreign Country izango du izenburu lehen filmak. Zerbitzutik kaleratua izan berri den arren, MI6ko arduradun baten bahiketa ikertzen ariko da Kell agentea lehengo abentura zinematografikoan.