Bonba etxean

Bonba etxean https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bonba-etxean/@@download/image/20127449Zur_Lur_Lehergailua.jpg
2012/12/13
berria
Bonba etxean
Brasilgo Campo Grande hirian, Jerusa Pereira Dos Santos eta bere familiak 15 urte zeramatzaten eztandarazi gabeko lehergailu bat erabiltzen “etxeko ateak eusteko”. Antza, 1997an aurkitu zuten beren onibarrean lurperatuta: “Ez genuen imajinatu bonba bat izan zitekeenik, eta desberdina zelako gorde genuen, originala”. Orain, poliziak honen berri jakin du, eta lehergailua konfiskatu dute bere jatorria zein den ikertzeko.