Bologna, dorreak ekaitzaren erdian

Bologna Hiriak Hogeita hiru fakultate ditu, eta 100.00 ikasle dabiltza hiriko kaleetan. Università di Bologna (unibo) da mugimendu horren epizentroa, Europako unibertsitate zaharrena, 1088an sortua. ezinezkoa da Bologna eta bere historia iruditan laburbiltzen; Hala ere, hona hemen tanto batzuk ekaitzaren erdian.
Bologna prozesua
1988an, Bolognako unibertsitatearen 900. urteurrena ospatu zenean, Europako agintariek Magna Carta Universitae izeneko agiria sinatu zuten Italiako hiri honetan. Hori izango zen, 11 urte beranduago, bertan sinatuko zen Bolognako Prozesuaren hazia. 29 estatu izan ziren lehen sinatzaileak eta, gaur egun, 45 dira dagoeneko.
Europako unibertsitate sistema bateratua da Bolognako itunaren xedea, eta hezkuntza alorrean ekarriko dituen aldaketa sakonek aldeko eta kontrako iritzi ugari sortu ditu. Euskal Herrian, esaterako, ezagunak dira da Ikasle Abertzaleak edota EHBE (Euskal Herriak Bere Eskola) erakundeek prozesuaren kontra abian jarritako ekimenak.
Batzuk erabat kontra
Hauek dira, besteak beste, aurka azaldu diren kolektiboen argudioetako batzuk: prozesuak ekarriko duen kreditu sistema berriak ikaslearen esklusibotasuna bilatzen duela; euskaraz ikasteko eskubidea urratuko dela, unibertsitateetan emango diren master eta doktoretzak erdaraz (gazteleraz, frantsesez, ingelesez ) izango direlako; Euskal Filologiako karrera desagerraraziko duela Euskal Curriculumaoztopatuz; derrigorrezko mugikortasunak ikasketa prozesuaren kosteak handituko dituela, eta egungo beka politikak bere horretan jarraituko duela... eta abar.
Besteak erabat alde
Aldekoen ustez, kreditu sistema bateratuak onurak ekarriko dizkie hezkuntza sistemari eta ikasleei. Aldeko hauek, Bolognako prozesuak urte askotako gabezia konponduko duela azpimarratu dute, aurrerantzean, Europako titulu eta ikastaroak baliokideak izango direlako. Horri esker, estatu batetik bestera ibiltzen direnek, ez dute batere kezkatu beharko, jatorrizko herrialdean lortutako tituluak balio bera izango duelako leklu guztietan... eta abar.
Eztabaida kalean dabil aspalditik, eta okertzeko beldurrik gabe esan daiteke, Bologna ez dela adostasunaren eredu bilakatuko. Bitartean, Europako agintariak lanak datorren urterako bukatu nahian dabiltza, sistema bateratua lehenbailehen abian jartzeko.
Erdi Aroko etxe-orratzak
Baina Bologna hori baino gehiago da. Esaterako, bazenekiten hiri hau etxe orratzez josita zegoela Erdi Aroan? Bai, ondo irakurri duzue: Erdi Aroan.
Ez Empire State, ez Burj Dubai, ez Petrona dorreak ez! Eraikin moderno horiek, goi mailako ingeniaritza lanak izanagatik, apenas dute meriturik Bolognan duela 1000 urte eraiki zituzten haiekin alderatuta. X. eta XII. mendeen artean, Bologna ehundik gora etxe-orratz izatera iritsi zen.
Gaur egun, dorre haietatik 21 zutik dira oraindik. Garisenda eta Asinelli dira ezagunenak, Due Torri izenez ospetsuak: lehena 48 metro luze da, eta bigarrenak 98 metroko garaiera eta 498 eskailera ditu. Turistentzako ezinbesteko bisita izaten da, sekulako ikuspegia eskaintzen baitute biek. Egun, gainera, metafora modukoa bihurtu dira dorre horiek: ekaitzaren erdian, hor segitzen dute, dotore.