Bolantera itsatsita

Bolantera itsatsita utzi zuten Alemaniko Dresden hiriko taxista bat lapur batzuek, 300 euro ostu eta gero. Taxistak Dresden inguruko herri batera eraman zituen gaizkileak, eta bertan arma batekin mehatxatu eta dirua eskatu zioten. Taxistak egun hartan bildutako sosak eman zizkien. Hala ere, gaizkileek ez zuten lapurretarekin nahikoa izan, eta arazorik gabe ihes egiteko, taxista bolantera itsatsi zuten kolarekin.