Bodyboard txapelketa ikusgarria Zurriolan

Bodyboard txapelketa ikusgarria Zurriolan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bodyboard-txapelketa-ikusgarria-zurriolan/@@download/image/201010225869I_igo_Gainzarain.jpg
2012/12/13
berria
Bodyboard txapelketa ikusgarria Zurriolan
Gaztekutxa Donosti Bodyboard Air Show jokatuko dute larunbatean eta igandean Zurriola hondartzan. Puntuak emateko orduan, epaileek ez diote olatuaren gainean eginiko lan osoari erreparatuko, maniobra ikusgarrienari baizik.

Euskal Herriko zenbait bodyboarder ariko dira, hala nola, Alex Uranga zumaiarra, Beñat Elosua eta Iñigo eta Borja Ganzarain, Aritz Larrinaga eta David Perez. Ipar Euskal Herriko eta Frantziako parte hartzailerik ez da faltako: Julien Miremont, Jeremy Arnoux, Mathieu Desaphie, Eric Gamez, Max Castillo...
Ostiralean, 20:00etan, bodyboarderrari buruzko film laburrak pantailaratuko dituzte eta jarduneko txapelduna omenduko dute.