Bobby Fisher, hil ostean ere polemiko

Bobby Fisher, hil ostean ere polemiko https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bobby-fisher-hil-ostean-ere-polemiko-2/@@download/image/20107138530islandia.jpg
2012/12/13
berria
Bobby Fisher, hil ostean ere polemiko
Islandian dago lurperatuta Bobby Fisher xake jokalaria izandakoa. 2008an hil zen eta orain haren hilotza hobitik aterako dute, Yinki Young izeneko emakumearen aita ote den jakiteko. Fisherrek dirutza zuen eta horren peskizan dabiltza haren alarguna, ustezko alaba, bi ilobak eta AEBetako Fiskaltza bera. Fisher xake jokalari ona bezain polemikoa izan zen: ia 20 urtez itzalean egon ostean, Yugoslavian bat-batean azaldu eta Boris Sparski errusiarraren kontra lehiatu zen, haren aurkari handiena izandakoaren kontra. AEBetako erakundeek ez zioten barkatu Jugoslavian jokatu izana –zigortua zuten herrialde hura gerragatik–. Ordutik ihesean ibili zen. Irakurri mundu zabalean arrantzatutako albiste guztiak.