Bobby ***

Bobby *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bobby/@@download/image/70-p54Bobby.jpg
2007/01/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Emilio Estevez. Aktoreak: Anthony Hopkins, Sharon Stone, Demi Moore, Elijah Wood, Lindsay Lohan. Generoa: drama. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 120 minutu. 
70.zenbakia
Bobby ***
Izarrez jositako eta nostalgiaz zipriztindutako drama historiko txukuna dakar Emilio Estevez aktoreak. Bobby Kennedy hautagai demokrata AEBetako presidente izateko zorian zela eraila izan zen Los Angelesko Ambassador hotelean, 1968an. Estevezek hilketaren lekukoen bizipenak islatzen ditu drama sotil honetan; politikariak gizarte estatubatuarrean esnatu zuen itxaropena aldarrikatuz. Filma une gogoangarriz –Demi Moore eta Sharon Stoneren eszena aparta, kasu– beteta dagoen arren, Estevez ez da mementu horiek logika narratibo koherente batean biltzeko gauza. Horrezaz gain, ikuspuntu xaloegia –mesianikoa sarri– du Bob Kennedy irudikatzerakoan. Eta, horrek, sinesgarritasuna kentzen dio istorioari. Drama txiki, laño eta sentibera da.