Bob Dylan Baionan izango da uztailean

Soud Ouest egunkari frantsesak aditzera eman duenez, Bob Dylan abeslari estatu batuarrak kontzertu bat eskainiko du Baionan uztailaren 20ean, hau da, bertako festak hasi baino egun batzuk lehenago. Hedabideak zabaldutakoa baieztatuko balitz, Dylanek Euskal Herrian jotzen duen zortzigarren aldia litzateke.
Minnesotako kantaria folkarekin, countryarekin, bluesarekin, rockarekin, musikal zeltarekin, jazzarekin, eta beste hainbat estilorekin ausartu da bere ibilbidean, eta gitarra, teklatua eta harmonika tartekatuz, denak menderatzea lortu du. Blowin' in the Wind, edota The Times They Are a-Changin' kantek, besteak beste, entzulego zabalaren miresmena lortu dute.
1980ko hamarkadatik batetik bestera dabil estatu batuarra, Never ending Tour edo amaierarik gabeko biran. Zuzeneko emanaldietan zeresan handia eman duen arren, musikagintzan lortu ditu kritikarik onenak. Horren harira, Literaturako Nobel Sarirako izendapena eman diote behin baino gehiagotan.
Soud Ouest egunkariaren arabera, uztailean hurbilduko da Baionara. Hiriko festak hilabete horretako 25etik 29ra bitarte izango dira, eta Dylanek 20an eskainiko luke kontzertua. Hala bada, ikuslerik, behintzat, ez du faltako!
Azkenekoz Gasteizen izan zen 2010ean, Azken Rock jaialdian, hain zuzen. XX. mendeko figura garrantzitsuenetako bat bilakatu denak Highway eta Like A Rolling Stone kantak eskaini zizkien milaka entzuleri. Donostian, Bilbon eta Iruñean ere izan da behin baino gehiagotan.

Bob Dylan Euskal Herrian