Blusak eta neskak Gasteiz hartzera doaz

Astebetez, parrandaren eta jaiaren hiriburu izango da Gasteiz. Igande honetan txupinazoa botatzearekin batera jaitsi da Zeledon bere aterkiaren laguntzarekin, plazan sekulako giroa eztandaraziz. Hala, gaur gasteizko blusek eta neskek hiriko kaleak zeharkatuko dituzte jaigiro ederrean.
Bertsolaritza, musika, bazkari herrikoiak, antzerkia, zirkua, txarangak... Gasteizen bazabiltza, ez duzu atseden hartzeko astirik izango. Musika aldetik, ez galtzekoak izango dira honako kontzertuak: Zea Mays, Esne Beltza, Gorpunzkingz ... denen gustuak asetzeko modukoa!
ANDRE MARIA ZURIA: EGITARAUA (PDF)