Blusak eta neskak Gasteiz hartzera doaz

Blusak eta neskak Gasteiz hartzera doaz Larunbat honetan, abuztuaren 4an, Zeledon jaistearekin batera hasiko dira Andra Mari Zuriaren festak! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blusak-eta-neskak-gasteiz-hartzera-doaz/@@download/image/gi_53521.jpg
2018/08/01
berria
Larunbat honetan, abuztuaren 4an, Zeledon jaistearekin batera hasiko dira Andra Mari Zuriaren festak!
Blusak eta neskak Gasteiz hartzera doaz

Astebetez, parrandaren eta jaiaren hiriburu izango da Gasteiz. Datorren larunbatean (abuztuak 4) txupinazoa bota eta Zeledonen jaistearekin batera emango diote gasteiztarrek hasiera aste eroenari.

 

Bertsolaritza, musika, bazkari herrikoiak, antzerkia, zirkua, txarangak... Gasteizen bazabiltza, ez duzu atseden hartzeko astirik izango. Musika aldetik, ez galtzekoak izango dira honako kontzertuak: Rosario, Kubers, Gozategi, Glaukoma, Governors, Doctor Deseo, Liher, Vendetta, Libe, Koban... denen gustuak asetzeko modukoa!

 

EGITARAUA OSORIK! (PDF)