Blunderbuss

Blunderbuss https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blunderbuss/@@download/image/jack_white_blun_1365161379.jpg
2013/04/08
kritika
Testua: Iñigo Etxarri
Jack White
139.zenbakia
Blunderbuss
Musikari agorrezina dugu White jauna, eta 2012an kaleratu zuen artelana da Blunderbuss hau. Erraiak 60ko bluesean eta rockean ditu eta, hamaseigarren lana bada ere, lehenengo bakarkako diskoa du detroitarrak. Aurreneko aldiz, sesio bakar batean grabatu zituen abestiak. Bere hitzetan, Tom Jones edo Wu-Tang Clan bezalako musikariak hartu zituen inspirazio iturri. Rolling Stones aldizkariak 2012ko hirugarren disko onena izendatu zuen eta, Nielsen SoundScan sistema informatikoaren arabera, "urre kategoria" lortu zuen 500.000 kopia saldu ostean. Soinuak 50 urte atzera eramango gaitu baina Whiten konposizioen gaurkotasunak sortutako kontrasteak egiten du berezi diskoa.