'Blue Monday'; urteko egunik tristeena uxatzeko 10 gomendio

'Blue Monday'; urteko egunik tristeena uxatzeko 10 gomendio Gabonak igaro dira, urtarrilean bete-betean sartu gara, eguraldi txarra egiten du, eta guzti hori gutxi balitz, pandemia baten erdian gaude, hirugarren olatutzarrean bete´betean sartuta... ez da urteko garairik alaiena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blue-monday-urteko-egunik-tristeena-uxatzeko-10-gomendio/@@download/image/b25lY21zOjVhNzdhNjc4LTdkMTgtNDIzOS05MDdkLWJmMmUzZjFjZTI5MTowN2RlYjJiNS0wMmQ1LTQ1ZDQtYWYxZC1kZjA2NmYwYWJlNjM=.jpg
2021/01/18
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gabonak igaro dira, urtarrilean bete-betean sartu gara, eguraldi txarra egiten du, eta guzti hori gutxi balitz, pandemia baten erdian gaude, hirugarren olatutzarrean bete´betean sartuta... ez da urteko garairik alaiena.
'Blue Monday'; urteko egunik tristeena uxatzeko 10 gomendio

Astelehen honetan ohetik altxatzea ohikoa baino gehiago kostatu bazaizu, badago arrazoi bat: gaur blue monday da, urteko egunik tristeena. Ez da black friday edota cyber monday egunen antzeko asmakizun komertzial bat; Cardiffeko unibertsitateko Cliff Arnall psikologoaren arabera, urtarrileko hirugarren astelehena gogorrena da guztiontzat. Bereziki aurten; Gabonak hala moduan igaro ondoren, pandemiaren unerik latzenetakoa igarotzen gabiltza. Triste egotea erabat normala da beraz. 

Astelehen hau ezkerreko hankarekin hasi baduzue, ez larritu beraz, ez zarete bakarrak. Garai zailak bizi ditugu, eta etorkizuna oraindik nahiko ilun ikusteak ez du laguntzen. Lagun eta senideengatik urrun sentitzen gara, ezin dugu bizitzaren gatza eta piperraz gozatu, ezin planik egin, gauean etxeratzeko agindua jarri digute, egun osoa gure irribarrea ezkutatzen duen musukoarekin igarotzen dugu, eta abar luze bat... eta hori, osasuna gure alde dugun heinean. Ezin dugu ahaztu aurten milaka lagunek utzi gaituztela gaixotasun madarikatu honen eraginez.

Gauzak horrela, eguna alaitzeko hainbat aholku bildu ditugu jarraian; inoiz baino gehiago, geure burua mimatu eta pozteko behar eta eskubidea dugulako!

1) ZURE JANARI KUTTUNENA DASTATU: Aspalditik amaren kaneloiak, aitaren legatza saltsan edota besterik gabe zuk zeuk prestatzen dituzun arrautza eta patata frijituak buruan bueltaka badituzu... gaur da haiek dastatzeko egun aproposa!

2) GOIZ OHERATU: Astea horren gogorra egiten duen faktoreetako bat gutxi lo egitea izaten da. Horregatik, gaur saiatu goiz oheratzen, bapo deskantsatu eta bihar eguna energiaz beterik asteko.

3) EGIN KIROL DIBERTIGARRIREN BAT: Korrika egitea ondo dago, baina apur bat monotonoa da; gaur, zergatik ez zerbait berria probatu? Surfa, eskalada, puenting-a... muga zuk zeuk jartzen duzu!

4) LAGUNEI DEITU: Fisikoki urrun badaude ere, gaur egun aproposa da bideo dei bat antolatu eta garagardo batzuk partekatzeko!

5) EMAN KAPRITXO BAT: Aspalditik erosi nahian zabiltzan hori, gaur zurea izan daiteke. Zergatik ez?

6) AUSARTU ZERBAIT BERRIA EGITERA: Buruan bueltaka duzun tatuaje hori, ile orrazkera berri bat, piercing bat, edo besterik gabe, azkenik dantza eskoletan izena ematea... zein da zure ametsik zoroena?

7) DANTZATU: Noiztik ez duzu zure abestirik gogokoena topera jarri eta izerditan amaitu arte zoro moduan dantzatu? Zure bizilagunei aurretik barkamena eskatu eta igo bolumena, gaur etxean diskofesta duzu eta!

8) SEXUAZ GOZATU: Bakarrik ala konpainian, gaur egun aproposa duzu gorputzaren desio lizunenak asetzeko. Bide batez, arazoak eta kezkak une eder batzuez ahaztuko dituzu, estasi gozoan murgilduz.

9) NORBAIT BESARKATU: Zeinen garrantzitsuak diren besarkadak eta zenbat botatzen ditugun faltan... gaur, gertuen duzun hori hartz baten indarraz besarkatu ezazu!

10) BARRE EGIN: Tristuraren aurkako sendagaia da barrea; horregatik, zure umorezko telesail ala film gogokoena berreskuratu eta algara eder batzuk botatzeko unea iritsi zaizu. Ozen entzun daitezela irriak!