Blue Jasmine

Jasmine New Yorken bizi zen, luxuz eta glamourez inguratuta, senar aberatsarekin. Lapurreta egotzita senarra kartzelaratzen dutenean baina, etxerik eta dirurik gabe aurkituko da. Orduan, San Franciscora joango da, ahizparenera bizitzera. Kritikarien iritziz, elkarrizketa biziak, pertsonaia interesgarriak eta Cate Blanchett bikaina uztartzen dituen filma. Woody Allenen onena urte askotan.