Blendoku

Blendoku https://www.gaztezulo.eus/albisteak/blendoku/@@download/image/blendoku_1391526706.jpg
2014/02/10
kritika
Testua: Sergio Peña @Sergixnet (larrabetzu.org/sergio)
Plataforma: Android-iOS
148.zenbakia
Blendoku
Sudokuen, hitz gurutzatuen eta koloreen arteko nahasketa da Blendoku. Koloretako lauki batzuk ematen zaizkio jokalariari, eta honek tonalitateen arabera ordenatu behar ditu, hitz gurutzatuen egitura duen eremuan. Hasieran jokoak eskutik eramango gaitu nola erabili behar den erakusteko, baina mailetan aurrera egin ahala, zailagoa izango da horiek gainditzea. Jokoa hain da entretenigarria, edozein jokalari harrapa dezakeela, baina bereziki egokia izan daiteke diseinua ikasten ari direnentzako. IOS eta Android gailuetan denbora emateko eta kolore berriak ezagutzeko aukera bikaina.