Black Friday-ren aurrean, Fair Saturday

Black Friday-ren aurrean, Fair Saturday Abenduaren 12a arte ospatuko dute ekitaldi kulturala Bilbon, aurten online. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/black-friday-ren-aurrean-fair-saturday/@@download/image/Fair SAturday.jpg
2020/11/30
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Abenduaren 12a arte ospatuko dute ekitaldi kulturala Bilbon, aurten online.
Black Friday-ren aurrean, Fair Saturday

Kontsumismo itsuaren aurrean, kultur mobilizazioa. Hori da urtero Bilbon ospatzen den Fair Saturdayren helburua; 2014. urtetik hona Black Friday deskontu handien eta kontsumismo masiboaren egun berean ospatu dute jaialdia, eta aurten ere ez diote zitari huts egin, koronabirusaren ondorioz online egin badute ere. Abenduaren 12a arte ehunka kontzertu, dokumental, kultur ekimen, antzerki, liburu aurkezpen eta beste hainbat ekitaldi dituzue ikusgai FAIR SATURDAY web orrian.

Eskaintza izugarri zabala da, eta Euskal Herrikoez gain, hainbat herrialdetako artisten lana ikusteko aukera duzue, hala nola, Eskoziako hainbat herri, Lisboa (Portugal), Leeuwarden (Herbehereak) eta Huelva (Espainia). Ekitaldietako asko doakoak dira, eta beste batzuetan ikusleek erabakitzen dute prezioa.

Fair Saturday kulturaren aldeko ekimena abenduaren 12an amaituko dute, 'Gora Bihotzak' izeneko ekitaldiarekin, Euskaldunan. Bertan, ekitaldi bateratua eskainiko dute Bilboko Abesbatzak eta orkestrak, Aiora Errenteria (Zea Mays), Pello Reparaz (Zetak), Eñaut Elorrieta, Izaro, Pascual Molongua eta Idoia Asurmendi abeslariekin batera. 400 ikusle egon ahalko dira bertan, eta horrekin batera, emanaldia online eta doan eskainiko dute www.fsnext.org-en.