Bizkaiko gazteen sormenaren erakusgarri den erakusketa Bilbon

Bizkaiko gazteen sormenaren erakusgarri den erakusketa Bilbon Ertibil Bizkaian parte hartutako gazteen hemezortzi obra aukeratu dituzte erakusketa ibiltarirako. Bilboko Rekondo Aretoan izango da ikusgai urriaren 12ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-gazteen-sormenaren-erakusgarri-den-erakusketa-bilbon/@@download/image/ertibil.jpg
2021/07/26

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Ertibil Bizkaian parte hartutako gazteen hemezortzi obra aukeratu dituzte erakusketa ibiltarirako. Bilboko Rekondo Aretoan izango da ikusgai urriaren 12ra arte.
Bizkaiko gazteen sormenaren erakusgarri den erakusketa Bilbon

Ertibil Bizkaia tokiko talentuaren eta artearen arteko fusioa da, Bizkaiko gazteen sormen eta arte-jarduera zabaltzeko eta ikusarazteko. Finkatutako proiektu honek 39 urte daramatza Bizkaiko gazteen berrikuntza eta sormen artistikoa bultzatzen. 

39. edizio honetan teknika eta espezialitate guztietako 138 sortzailek hartu dute parte 192 lanekin, eta horien artean hemezortzi obra aukeratu dituzte erakusketa osatzeko. Tartean dira lehen hiru sarituen lanak: Iñigo Varona Sanchezen Ocharcoaga, Nora Aurrekoetxea Etxebarriaren BIKI 1 eta Natalia Suarez Ortiz de Zarateren Crema. Lehiaketako irabazleek Japonian egonaldi artistikoak egingo dituzte baina datorren urtera atzeratu dituzte osasun egoera dela eta. 

Hiru obra irabazleekin batera, beste 15 lanek osatzen dute erakusketa ibiltari hau, hainbat modalitatetako lanekin: bideoa, pintura, eskultura, argazkia... Gainerako egileak honako hauek dira: Andrea Aguilera & Jaime Gutiérrez, Maider Aldasoro Diaz, Miren Barrena Rebe, Detrito, Mar de Dios, Garazi Etxebarria Azurmendi, Roberto Freire ,Tana Garrido, Maider Gonzalo Salceda, Nora Goyalde, Izaro Ieregi Gonzalez, Dogartzi Magunagoicoechea, Oihane Sánchez Duro, Amaya Suberviola eta Imagen 34 María del Mar Torre.

Erakusketaren katalogoa hemen dago ikusgai. 

Erakusketa ibiltaria
Bilboko Rekalde Aretoan dago erakusketa ikusgai eta bertan mantenduko da urriaren 12ra arte. Jarraian, Sestaoko Erakusketen Aretoan jarriko dute urriaren 13tik azaroaren 4ra bitartean, eta ondoren Elorrioko Iturri Kultur Etxean azaroaren 5etik 19ra bitartean. Hurrengo geltokia Balmasedako Horkasitas Jauregia izango da, azaroaren 20tik abenduaren 13ra bitartean. Azkenik, Barakaldoko Erakusketen Udal Aretora iritsiko da abenduaren 14an, eta bertan izango da 2022ko urtarrilaren 7ra arte.

Jarduera gehigarriak
Lantegiak antolatu dituzte uztailaren 27tik 30era. Lau saiotan zehar publikorik gazteenak Ertibil Bizkaia proposamen artistikoak begiztatuko ditu eta gaur egungo praktika artistikoen inguruan lan egin ahalko du. Irailean ere izango dira lantegiak, artearekin, arkitekturarekin eta irakurketarekin jolasteko jarduerak. Hil horretan bertan parte hartu duten artistekin topaketak egingo dituzte obren funtsezko kontzeptuak ezagutzeko. Horretaz gain, bisita gidatuak ere badira aldez aurreko hitzordua hartuta.