Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalerdia, Amorebieta-Etxanon

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalerdia, Amorebieta-Etxanon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-bertsolari-txapelketaren-bigarren-finalerdia-amorebietaetxanon/@@download/image/201011262689Miren_Amuriza.jpg
2012/12/13
berria
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalerdia, Amorebieta-Etxanon
Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Miren Amuriza, Arrate Illaro, Peio Ormazabal eta Eneko Abasolo Abarkas izango dira oholtza gainean igandean, 17:30ean hasita.


Hona hemen sei bertsolariak, banan bana
Iratxe Ibarra (Markina Xemein, 1975). Euskal Filologian lizentziatua, euskara teknikari dabil orain. Bizkaiko txapelketako finalean bertsotan aritu izan da eta Txapelketa Nagusian lau bider parte hartu du.
Arkaitz Estiballes (Galdakao, 1977). Euskal Filologia ikasi zuen ere eta bertsolari irakaslea da. 2000. urtetik finalista izan da Bizkaiko Txapelketan.
Miren Amuriza (Berriz, 1990). Eskolarteko Euskal Herriko txapela jantzi zuen 2008an eta iaz Txapelketa Nagusian finalaurrekoetara iritsi zen. Durangaldeko txapelketa irabazi du aurten.
Ibon Ajuria (Gernika-Lumo, 1977). Ingeles eta Alemaniar Filologia ikasi egin du. Garriko bertso eskolan hasi zen eta gaur egun Gernikako eta Santutxuko bertso eskoletan ere badabil.
Gorka Lazkano (Berriz, 1980). Irakaskuntzan dihardu. 2008ko Durangaldeko Txapelketa irabazi du eta aurten txapeldunorde izan da. Bizkaiko Txapelketari dagokionean, 2004an eta 2006an finalerdietara iritsi zen.
Xabat Galletebeitia (Lekeitio 1986). Bigarrenez ari da parte hartzen Bizkaiko Txapelketan.

Saioa Zelaieta zentroan izango da eta bertsolariak zortziko handian zein txikianeta hamarreko txikian abestu ondoren, puntuari erantzun beharko dioteeta bukatzeko, kartzelako gaiari egin beharko diote aurre. MaiteBerriozabal izango da gai jartzailea.