Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria izango den 'Udabarria Bertsotan' sailkapen faserako izen-ematea zabaldu dute

Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria izango den 'Udabarria Bertsotan' sailkapen faserako izen-ematea zabaldu dute Azaroaren 1era arte eman ahal izango da izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-bertsolari-txapelketarako-baliagarria-izango-den-udabarria-bertsotan-sailkapen-faserako-izen-ematea-zabaldu-dute/@@download/image/image_preview.jpeg
2022/10/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Azaroaren 1era arte eman ahal izango da izena.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako baliagarria izango den 'Udabarria Bertsotan' sailkapen faserako izen-ematea zabaldu dute

Datorren urtean, 2023an, jokatuko da hurrengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, baina aurretik Udabarria Bertsotan 2023 sailkapen fasea jokatuko da, maiatzean. Bertan parte hartzeko nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea.

Fase honetan izena emateko honako baldintza hauek bete beharko dira: 18 urte beteta izatea edo 2023an betetzea, eta Bertsozale Elkarteko Bazkide izatea. 

Parte hartu nahi dutenek izena emateko formularioa bete beharko dute, azaroaren 1era arteko epean. Zalantzarik izanez gero,  bizkaia@bertsozale.eus helbidera idatzi edo 94 681 27 11 telefono zenbakira deitzeko jakinarazi du Bertsozale Elkarteak.

Iazko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalistek eta finalaurrekoetan kantatu zuten bertsolariek ez dute sailkapen fasea jokatu beharrik izango, zuzenean sartuko dira datorren urtean jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketara.