Bizkaiko bertsolari gazteentzako neguko bertso barnetegia egingo dute Muxikan

Bizkaiko bertsolari gazteentzako neguko bertso barnetegia egingo dute Muxikan Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaiko-bertsolari-gazteentzako-neguko-bertso-barnetegia-egingo-dute-muxikan/@@download/image/image_preview.jpeg
2023/01/23

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urtarrilaren 30era arte eman daiteke izena.
Bizkaiko bertsolari gazteentzako neguko bertso barnetegia egingo dute Muxikan

Muxikako Gorozikako aterpetxean elkartuko dira aurten, otsaileko bigarren asteburuan, DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteak. Bertsoarekin gozatu, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutu eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izango dira helburuak. 

Barnetegia otsailaren 10etik 12ra izango da, ostiraletik igandeera. Ostiralean 17:30ean hasiko da egonaldia, eta igandean, 12:00etan amaituko da. Prezioa 48 eurokoa izango da.

Bertan parte hartzeko izen-emate orria bete beharko da eta ordainketaren egiaztagiria erantsi beharko da.  Aforoa mugatua izango denez, zerrenda osatzeko izen-ematearen ordena, eskualdeen arteko oreka eta generoa hartuko dira kontuan.