Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia irekita

Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia irekita Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako sariketa honetan Alaine Agirre edo Mikel Santiagok abiatutako istorioei jarraipena eman beharko diete parte-hartzaileek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizkaidatz-literatura-sarian-parte-hartzeko-deialdia-irekita/@@download/image/bizkaidatz.jpg
2021/06/10

Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Hamasei urtetik gorakoei zuzendutako sariketa honetan Alaine Agirre edo Mikel Santiagok abiatutako istorioei jarraipena eman beharko diete parte-hartzaileek.
Bizkaidatz Literatura Sarian parte hartzeko deialdia irekita

Duela 13 urte sortu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaidatz Literatura Saria bizkaitarren literatura-sorkuntza sustatzeko asmoz. Aurtengo ediziorako deialdia egin dute eta parte hartu nahi dutenek Alaine Agirrek edo Mikel Santiago idazleek proposatutako istorioei jarraipena eman beharko diete, eurek aurkeztutako pertsonaia, egoera eta giroari egokituta. Alaine Agirrek Zutunik eta makurtuta deituriko euskarazko istorioaren hastapena sortu du eta Mikel Santiagok, berriz, Una sorpresa de ocho patas gaztelaniazkoa.

Parte hartzaileek hamasei urtetik gorakoak izan beharko dute, Bizkaian erroldatuak eta euskarazko zein gaztelaniazko istorioen jarraipena idatz dezakete. Kontakizunek gutxienez 12 orri eta gehienez 15 izan beharko dituzte, eta irailaren 17a baino lehen aurkeztu behar dira eskuz edo postaz Bilboko  Laguntza, Erregistro Eta Herritarren Arretarako Bulegoan edo Bizkaiko Foru Aldundiaren Egoitza Elektronikoaren bidez. Izen-emateko inprimakia sarean zintzilikatu dute. 

Ekimena martxan izan den hamahiru urte hauetan 553 kontakizun aurkeztu dira eta hogeitasei idazlek sortu dituzte euren proposamenak.