Bizitzeko moduko beste bi planeta deskubritu dituzte

Nazioarteko ikertzaile talde batek astearte honetan aditzera eman duenez Lurraren antzeko bi planeta aurkitu dituzte. Mota honetako planeten zerrenda etengabe haziz joan da azken urteotan eta jada, bizia ukan lezaketen dozena bat planeta ezagutzen dira. Alta, oraindik ere ziurtasun baino duda gehiago daude planeta hauek eskaintzen dutenaz. Zer egingo genuke horietako batean bizitza baieztatuko balitz?
Hasiera batean, planeta horien geofisika aztertzea da helburua, beste planeta sistemen arkitektura aztertu eta gurearekin alderatzea eta noski, bertan bizitza bilatzea. Finean, beste planetak aztertzen gure eboluzioa ulertzeko. Egun, 4.086 planeta daude konfirmatuak eta beste 2.484 planeta konfirmazioaren esperoan.
Lurraren antzeko planetak
Alta, zerrendara batu diren planeta gehienek ez dute zientzialarien arretarik bereganatu. Almerian aurkitutako azken bi planeta hauek ordea, lortu dute interesa piztea. Hauek Lurraren antzeko masa dute eta gure eguzkiaren antzeko izar baten inguruan orbita egiten dute. Baina bi planeta horietatik batek lortu du arretarik handiena, hain justu, Teergarden b izenez bataiatu duten planeta.
Halere, zientzialariek ez dakite askorik bere bizigarritasunari buruz. Dakigunaren arabera, Marten oraindik ere habitagarria izan liteke, faktore asko sartzen baitira hori baloratzeko garaian. Gainera, beste planetaren batean bizitza detektatzeak zenbait duda dakartza berekin. Teoria batek dionez, bizitza beste nonbait sortu zitekeen eta hortik orain dela denbora asko galaxia guztira zabaldu. Bizitza hori ordea, garatzeko planetetan soilik ernatu zela dio teoria honek.
Kepler misioak bildutako datuen arabera 40.000 milioi planeta egon daitezke munduaren antzekoak Esne Bidea galaxian soilik. Bizitza unibertsoan zehar zabaldu bazen, baliteke exoplaneta horietara iritsi izana. Informazio honekin zer egin ikusteko dago oraindik ordea. Hauek espekulazioak baino ez dira, baina ez al da pozgarria jakitea gizakia ez dela unibertsoaren zilborra?