Bizitza osorako pizzaren truke tatuatuko zinateke?

Bizitza osorako pizzaren truke tatuatuko zinateke? Domino's Pizzaren iragarki bitxi honek kaosa eragin du! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizitza-osorako-pizzaren-truke-tatuatuko-zinateke/@@download/image/dominos-pizza-tatuajes-700x405.png
2018/09/24
berria
Domino's Pizzaren iragarki bitxi honek kaosa eragin du!
Bizitza osorako pizzaren truke tatuatuko zinateke?

Tatuaje baten truke, bizitza osorako pizzak. Truke ona iruditzen zaizue? Horixe da Domino's Pizzak Errusian zabaldutako iragarkia. Gezurra badirudi ere, pizza enpresak segituan erretiratu behar izan du iragarkia, sekulako kaosa eragin duelako; iragarri eta gutxira, ehunka lagunek tatuatu dute Domino's Pizzaren logoa betirako pizzarekin amestuz!

Zehazki, iragarkiak honakoa eskaintzen zuen; enpresaren logoa tatuatzen zuenak doako 100 pizza jasoko zituen urtean, 100 urtez. Berez, kanpainak bi hilabete iraun behar zituen, baina astebeteren ondoren kentzea erabaki dute. Arrazoia? Ehunka lagunek tatuatu dute logoa bi aldiz pentsatu gabe! Soilik lehen bost egunetan 300 lagun azaldu ziren Domino's Pizzaren logoa tatuatuta, enpresaren aurreikuspenak erabat gaindituz. Eta zuk, tatuatuko zenuke logo bat pizzaren truke?