Bizitza bertan behera

Bizitza bertan behera Itxialdia luzatzen doan heinean, agendan konpromiso eta plan gehiago ezeztatuz goaz... eta ikastola zien unibertsitateen kurtsoak amaitutzat eman ditzakete. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizitza-bertan-behera/@@download/image/ESrY-mzWoAEryi2.jpg
2020/04/03
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Itxialdia luzatzen doan heinean, agendan konpromiso eta plan gehiago ezeztatuz goaz... eta ikastola zien unibertsitateen kurtsoak amaitutzat eman ditzakete.
Bizitza bertan behera

Espainiako 20 unibertsitatetik gora ez dira klaseetara bueltatuko aurtengo ikasturtean; Jaurlaritzak ez du baztertzen unibertsitatetan aurrez aurreko klaseei ekitea berriro, baina oraindik ez dute erabaki argirik hartu. Bitartean, Herri Urrats, Ibilaldia eta Araba Euskaraz ikastolen aldeko jaiak ez dira egingo, baina beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Hain zuzen, 1984tik lehen aldia da Herri Urrats ikastolen festa bertan behera utzi dutela. Ikastolen Elkarteak jakinarazi duenez, hiru festak beste garai batean egitea aztertzen ari dira.

Bitartean, Espainiako Unibertsitate ministroak ikasturtea etxetik amaitzea proposatu du, baina Jaurlaritza ez dago horrekin ados. Unibertsitateek aurtengo ebaluazioa nola egin erabaki beharko dute; bitartean ikasturtea amaitu ahal izateko bi aukerak aztertzen ari dira: aurrez aurreko prestakuntza berreskuratzeko aukera edo egungo ikasturteari ikasgeletatik kanpo aurre egitea. Hezkuntza Sailak, dena den, hauxe adierazi du: «Ikasle bakar batek ere ez du galduko ikasturtea koronabirusaren eraginez».