Bizirik dagoen ornodun zaharrena ia lau mende igeri dabilen marrazoa da

Bizirik dagoen ornodun zaharrena ia lau mende igeri dabilen marrazoa da Groenlandiako marrazo honek 393 urte ditu eta Ozeano Artikoan bizi da. Ozeanotik igerian dabil 1627. urtetik. Bizirik dagoen ornodun aitzinekoena da, ezagutzen dena behintzat. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizirik-dagoen-ornodun-zaharrena-ia-lau-mende-igeri-dabilen-marrazoa-da/@@download/image/1366_2000.jpg
2020/08/24

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Groenlandiako marrazo honek 393 urte ditu eta Ozeano Artikoan bizi da. Ozeanotik igerian dabil 1627. urtetik. Bizirik dagoen ornodun aitzinekoena da, ezagutzen dena behintzat.
Bizirik dagoen ornodun zaharrena ia lau mende igeri dabilen marrazoa da

Orain dela aspaldi masiboki ehizatuak izan ziren euren giltzurruneko olioagatik, egun ordea arratzaleak ez jada ez daude interesatuak espezie honetako marrazoetan: somniosus microcephalus.

Marrazo harrapakarien handienen artean sailkatzen da espezie hau, bost metro luze izan daitekeelarik. Azkar ihes egiten duenetako ere bada, eta horregatik zaila da bera behatzen. Hori dela eta, oraindik ez dakigu ezer askorik espezie honi buruz. 

Hiru ikerlari daniarrek ordea, jakin dute zein den bere adina. Jan Heinemeier fisikaria eta John Fleng Steffensen eta Julius Nielsen biologoek orain dela bederatzi urte gure begiak dituen proteina guztien inguruko artikulu bat argitaratu zuten. Molekula organiko guztiak bezala, proteina hauek karbonoa dute, isotopo erradioaktiboa den karbono-14a barne. Beste proteinak berritzen eta birziklatzen doazen bezala, begikoak berdin mantentzen dira pertsona baten bizitza osoan. 

Heinemeier-en artikuluak ez zituen aipatzen Groenlandiako marrazoak. Alta, berak eta berarekin lan egin zutenak ohartu ziren teknika hau erabilgarri izan zitekeela forentse lanetan. Eta baita Groenlandiako marrazoekin ere. Arazo bat zegoen ordea, marrazoek nahiz eta proteina hauek begian eduki, laginak eskuratzea ez zen lan makala. Hasieran zaila izan bazen ere, apurka apurka Groenlandiako 28 marrazoren laginak eskuratzea lortu zuten. 

Ohartu ziren harrapatutako marrazorik txikienek, bi metro inguru zituztenek, proba nuklearren ondoren jaioak zirela. Animaliarik handienak berriz, askoz ere goizago sortuak zirela. Honela, bost metroko eme batek 272 urte zituen gutxienez eta beharbada 512 urte izan zitzakeen. 

Zaila da karbono-14 maila zehatzak jakitea ozeano sakonean, horregatik ez da zehatza kopurua. Hala ere, argi geratu da ornodun zaharrenak direla Groenlandiako marrazoak. Teorian, marrazorik zaharrenek ia 6 mende diraute bizirik.