Bizilagunekin harremanak berreskuratzeko app-a

Bizilagunekin harremanak berreskuratzeko app-a Zure bizilgunak mugikorraren bitartez ezagutzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bizilagunekin-harremanak-berreskuratzeko-app-a/@@download/image/neighbors-1170x658.jpg
2019/07/19
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Zure bizilgunak mugikorraren bitartez ezagutzeko prest?
Bizilagunekin harremanak berreskuratzeko app-a

Zenbat bizilagun ezagutzen dituzu? Inoiz eskatu diezu gatza edo bestelako faborerik? Garai bateko bizimodu komunitarioak atzean gelditu dira, eta egun, "aupa" lehor batekin agurtzen ditugu gure etxebizitza partekatzen duten pertsona ezezagun horiek. Nork esango zigun teknologiari esker komunitatea berreskuratzeko aukera izango genuenik!

Tristea irudituko zaizue batzuei, baina egia esan, app honek arrakasta itzela izan du. Alemanian sortu zuen Sonia Alonso espainiarrak, eta ¿Tienes sal? (Gatza duzu?) izenarekin batailatu du. Oraingoz Madrilen eta Bartzelonan hasi da funtzionatzen, eta dagoeneko 90.000 erabiltzaile ditu. 

Alonsoren esanetan, app sozial bat sortzeko helburua zuen, bakardadeari aurre egingo ziona. Hala, sortzailearen esanetan app-ak aurpegira egiten ausartzen ez garen hori egiten du; ondokoaren atea jo eta harremantzen hasi. Sare sozialen aurkako bidea egiten du aplikazio honek; etxetik ateratzea eta harremantzera animatzen du. Adibidez, app-a duen norbaitek idatzi dezake: "Ondoko tabernan egongo naiz, norbaitek etorri nahi badu", eta app-a elkarbanatzen duten bizilagunek planarekin bat egin dezakete. Edo beste batek esan dezake: "Oporretara noa eta katuaz arduratuko den norbaiten bila nabil". 

App-ari esker, Madrilen eta Bartzelonan komunitate txikiak sortu dira; hala, batzuek dantza taldeak osatu dituzte, beste batzuek kakorratza egiten ikasteko gelditzen hasi dira... laster, app-a zabaldu egingo da. Bizilagunak ezagutzeko prest?