Biziarteko kartzela-zigorra, 25 urtetan zehar beraz abusatu zuen, gizona hiltzeagatik?
Valérie Bacot abusu etengabeen biktima izan zen 25 urtez eta bere amaren babesik ere ez zuen jaso.

Valérie Bacot ez da indarkeria matxistan ikusi ohi ditugun biktimak bezalakoa. Zoritxarrez, bere istoria gehiengoarena baino are eta beldurgarriagoa da. Bere aitaordearen eskutik, Daniel Polette, 25 urtez abusuak pairatu zituen, berarekin ezkontzera behartu zuen eta azkenik, Bacot-ek Polette hil zuen. Ezin zuen gehiago. Orain, Chalon-su-Saone deitutako hiri frantziarrean epaitua izaten ari da eta erabakiaren arabera biziarteko kartzela-zigorra bete beharko du. Epai honek mugarri bat ezarriko luke indarkeria matxistaren borrokan.
Bacot-en infernua Polette bere bizitzara iritsi zenean hasi zen. Tout le monde savait (mundu guztiak bazekien) deitutako liburuan azaltzen du, ordu hartan bere amaren bikotea zenak, Bacot-ek, 12 urte besterik ez zituenean bortxatu egin zuela lehen aldiz. Bere ametsgaiztoa hasi besterik ez zen egin orduan.
Bortxatzailea bi urte eta erdi kartzelara bidali bazuten ere, irten zenean Bacot-en etxera itzuli zen, eta berriz bortxatu zuen. Indarkeria espiral horren erdian, aipatzen du gauzarik gogorrena bere amaren babesik ez edukitzea izan zela, zeinari hau entzun baitzion: “Bost axola zait haurdun geratzen ez den bitartean”. Ez zen horrela izan. 17 urte zituela haurdun utzi zuen eta guztira lau ume izango zituzten elkarrekin. Ondoren, berarekin ezkontzera behartu zuen eta baita prostituitzera ere, ia egunero jipoitzen zuen bitartean.
Orain arte argi geratu da zer nola bizitza zaila izan duen Bacot-ek, baina bada gehiago. Liburuan zehazten duen bezala, Polette-k ez zion utziko sunfrimendutik urrun bizitza berri bat eraikitzen. Orduan iritsi ziren mehatxuak: “Ez zaitez kezkatu, egun batean hemendik joango zara, baina hankak aurretik dituzula izango da eta baita haurrak ere”. Bacot-en bizitzan honen ondoren, momentu bat iritsi zen non nahikoa zela esan zuen. 2016ko martxoaren 13an izan zen, Polettek prostituitzera behartu ostean, bezero batek bortxatu zuenean. Horren ondoren autoan gordeta zuen pistola hartu eta tiro egin zion Polette-ri.
Bera hil ondoren, gorpua ezkutatu zuen, bere bi seme-alaben laguntzarekin, eta 2017ko urrian atxilotua izan zen. Bertan krimena aitortzea beste erremediorik ez zuen izan eta orain epai baten zain dago. Epaiketa honek oihartzun handia lortu du eta 600.000 pertsonen sinadurak bildu dira bera aske uzteko eskatuz. Fiskaliak eta defentsak bertsio oso ezberdinak mahaigaineratu dituzte. Lehenak dio aurrez prestatutako hilketa bat izan zela; bigarrenak berriz, Bacot-ek bere buruaren eta bere seme-alaben defentsan egindakoa. Bere abokatua den Janine Bonaggiuta-k dio: “25 urtez bizi izan duen muturreko indarkeriak eta bere alaba hurrengoa izatearen beldurrak bultzatuta egin zuen”.
Bacot-en kasuan Jacqueline Sauvage-en antzekoa da. Azken hau 47 urte egon zen ezkondua bortxatu eta kolpatzen zuen gizon batekin eta lau seme-alaba zituen. 2012ko irailean, bere semea, sufrimendu guztiak gainezka egin ondoren, bere burua ito zuen. Orduan Sauvage-k bere gizona hil zuen. Horregatik hiru urte igaro zituen kartzelan, 2016an Hollade presidenteak indultatu zuen arte. Espero dezagun Bacot-en kasua ezberdina izatea eta Sauvage-en zorte txar berdina ez edukitzea. Ea lortzen duen behingoagatik infernutik kanpo bizitzea!