Biutiful

Minaren trilogia itxita, zuzendari mexikarraren ibilbide berrian inork ez dezala alaitasunez betetako filmik espero. Bartzelonaren alderik ilunena azaleratuz, etorkinen arazoez eta heriotzaz gogoeta egiteko parada eskaintzen du filmak. Beste behin, Javier Bardemen lan paregabea azpimarratu dute kritikariek; Cannesen aktore onenaren saria jaso zuen. Oscar sarietan Mexiko ordezkatuko du filmak.