Biok: "Dena arriskatzea erabaki genuen"

Urrezko estreinua egin du Biok taldeak. Joan den hilabetean, "Margo debekatuak" izeneko diskoa kaleratu zuten Metak diskoetxearen eskutik, eta hori gutxi balitz, Festimad makrojaialdian aritzekoak dira milaka lagunen aurrean. Muturreko metala maite dutenak zorioneko dira.
Nolakoa izan zen Biok taldearen hasiera?
Hainbat gaztek Galdakaoko etxe zahar bat alokatu eta egokitu genuen. Bertan talde asko izan ziren: Preach, Noraezean, Deiadar, H.K.M., Do Not Disturb, Cerebral Effusion, Kalte, Iguana y Los Jumiles, The Trasten Traste, Biok Handik gutxira Galdakaoko gaztetxea sortu zen, eta Biok bertara igaro zen. Gaztetxearen garaian maketa grabatu genuen, hainbat zuzeneko eman genituen, eta dena oso ondo zihoala zirudien... Galdakaoko Udaletxeak gaztetxea botatzeko mehatxua egin zuen arte. Gaur egun, oraindik hormatua eta zutik dago etxe hori. Orain beste lokal bat lortu dugu Usansolon.
Zuen lehendabiziko maketak arrakasta itzela izan zuen...
Maketaren 1.000 kopia saldu genituen. Bost urte joan dira grabatu genuenetik, eta oraindik bueltaka dabil zenbait tokitan.
Nola sortu zen diskoa ateratzeko aukera?
Gutxinaka, diskoa grabatzeko irrika sortu zitzaigun. Diskoetxe batekin hitz egin genuen soilik, eta adar jotze hutsa izan zen. Elkarrizketa horren ondoren, ulertu genuen oso zaila izango zela inork gure aldeko apustua egitea, eta horregatik, dena arriskatzea erabaki genuen. Diskoa gure kabuz grabatzea erabaki genuen, eta urte hauetan aurreztutako diru guztia gastatu genuen.
Mikel Kazalisekin (Anestesia, Negu Gorriak, Kuraia ) grabatu duzue diskoa. Zer moduz joan zen?
Mikelen Zarautzko etxeko Fidelenea estudioan grabatu genuen. Grabatzea erabaki genuenetik estudiora sartu ginen arte, urtebete joan zen. Grabaketa patxadaz hartu genuen, lasaitasunez, ez baikenuen nahi gure lehen lana edozelangoa izatea. Tarte horretan, Mikel beste taldekide bat izatera pasatu da grabrazio prozezuan. Emaitza oso ona da, gure ustez. Aipatu behar da zenbait lagunen kolaborazioa ere izan dugula: Expo (Kalte), Izaskun (2kate), Janire (Noraezean) eta Sergiok (Eraso!) ahotsak sartu dituzte abestietan.
Zuen weborrian euskal talde askorekin loturak egiten dira... lagun asko dituzue!
Urte hauetan hainbat talderekin aritu gara, eta askorekin oso harreman ona sortu da: Conflict Noise, Kalte, Non, Unai eta Julen... familia bat garela esan daiteke.