BIME LIVE JAIALDIKO LEHENENGO IZENAK

BIME LIVE JAIALDIKO LEHENENGO IZENAK Jada askorentzat ezinbesteko bihurtu den BIME LIVE jaialdiak bere zazpigarren edizioa ospatuko du azaroaren 1 ea 2an Barakaldoko BEC-en. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bime-live-jaialdiko-lehenengo-izenak/@@download/image/kraftwerk-3d-concert-john-macdougall-afp-getty.jpg
2019/03/21
albiste-laburra
Jada askorentzat ezinbesteko bihurtu den BIME LIVE jaialdiak bere zazpigarren edizioa ospatuko du azaroaren 1 ea 2an Barakaldoko BEC-en.
BIME LIVE JAIALDIKO LEHENENGO IZENAK

Gaur kartela osatuko duten lehengo izenak argitara eman dituzte eta askok honen ondoren ziur gorriz markatuko ditugula azaroaren lehenengoko bi egunak.

 

Kraftwerk elektronika talde alemaniarra azaltzen da karteleko lehen postuan eta ez da gutxiagorako, ikusi besterik ez zegoen Bilboko Guggenheimen egin zuten 3Dko muntaia ikusgarria bere musikaz apaindurik. Beste baieztapenei dagokionez, oraindik diskorik gabe ere zinez interesgarriak diren Amaia eta Carolina Durante azaltzen zaizkigu. Horien ondoan Mark Lanegan klasikoa dago bere bandarekin batera, nahiz eta guztiok liluratuak uzteko bere ahotsa nahikoa den.

Euskal izenak ere baditugu, batetik Aitor Etxeberria konpositore eta programatzailea, musika elektronikoarekin bezain ongi moldatzen dena molde klasikoagoetan. Sortzea zuzenekoak ematea baino nahiago duenetakoa denez artista bizkaitarra, ez da erraza izaten bera zuzenean ikustea, beraz luxua da izendapen hau.

Azken izendapena Banpiro Maitaleak da. Beharbada horrela ez zaizu ezaguna egingo, baina proiektu honen atzean Mursego eta Amorante daudela esaten badizut, zer? Banpiro Maitaleak hiru zatitan banatuta dagoen ikuskizuna da: lehen zatian elkarrekin interpretatuko dituzte zenbait kantu eta beste bi zatietan bakarka arituko dira.

Bi eguneko bonoa 65 gehi gastuak kostatzen da. Oraingoz eguneko sarreren prezioa ez dute komunikatu beste izen ugari gelditzen baitira jakiteko, nahiz eta horrelako izenak ikusita zail dirudien sinistea hau hasi besterik ez dela egin!