Billie Eilish-en mundu mailako bira klimatikoki positiboa izango da

Billie Eilish-en mundu mailako bira klimatikoki positiboa izango da Hitzartuta dituen kontzertu zerrenda luzeak eta horretarako egingo dituen bidaiek utziko duten lorratz ekologikoa ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartuko ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/billie-eilish-en-mundu-mailako-bira-klimatikoki-positiboa-izango-da/@@download/image/IMG_6459.jpg
2022/02/15

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Hitzartuta dituen kontzertu zerrenda luzeak eta horretarako egingo dituen bidaiek utziko duten lorratz ekologikoa ahalik eta gehien murrizteko neurriak hartuko ditu.
Billie Eilish-en mundu mailako bira klimatikoki positiboa izango da

Otsailaren 3an hasi zen Billie Eilish, kontzertuz kontzertu, bere Happier Than Ever diskoa aurkezten. Diskoa promozionatzen buru belarri baldin badabil ere, artista gazteak ez du aldaketa klimatikoaren aurkako borroka alboratu nahi izan. Honela, bere ama, Maggie Baird, birara batu da bere Support + Feed deitutako irabazi asmorik gabeko erakundearekin batera. Erakunde honen bidez, biran igorriko diren karbonoko igorpen guztiak kalkulatuko dira ahalik eta gehiena murrizteko ahal izateko eta lan-talde osoak landareetan oinarritutako dieta jango dute. 

Gainera kontzertu guztietan Eco-Village deitutako bat egongo da, hau da, botila berrrabilgarriak eskainiko dituzten postuak, eta noski, landareetan soilik oinarritutako elikagai eta edariak salduko dituztenak. Arropa birziklatuarekin egindako merchandising postu bat ere egongo da.

“Larrialdi klimatikoaren aurrean gaude eta guztion ardura da hau ekiditeko ekintzak burutzea eta mezua zabaltzea” adierazi du Billie Eilish-ek.