Billie Eilish-en disko berriko bosgarren aurrerapen kantua kalean da

Billie Eilish-en disko berriko bosgarren aurrerapen kantua kalean da Artista estatubatuar gaztea, ohikoagoa duen erregistro ilunetara itzuli da azken single honetan. Pop elektroniko minimalista eta aztoragarria duen kantua, bere disko berritik hartu duen bosgarren aurrerapen kantua da. Diskoa bera uztailaren 30ean argitaratuko da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/billie-eilish-en-disko-berriko-bosgarren-aurrerapen-kantua-kalean-da/@@download/image/billie-eilish-nueva-cancion-ndacrazyminds.png
2021/07/16

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Artista estatubatuar gaztea, ohikoagoa duen erregistro ilunetara itzuli da azken single honetan. Pop elektroniko minimalista eta aztoragarria duen kantua, bere disko berritik hartu duen bosgarren aurrerapen kantua da. Diskoa bera uztailaren 30ean argitaratuko da.
Billie Eilish-en disko berriko bosgarren aurrerapen kantua kalean da
Billie Eilish, Z belaunaldiaren pop izar erraldoia da. Beraz, bere bigarren diskoa izango denak (Happier Than Ever) sekulako ikusmina sortu du. Hil honen 30ean argitaratuko da, baina jada disko horretako bost abesti entzun ahal izan ditugu. 
 
Bere azken aurrerepana, Your Power deitutakoa, bere ohiko soinutik aldatzen zen, famatu egin zuen elektronika minimalista alboratu eta balada bat aurkeztu zigun. Oraingo honetan ordea, bere gau kutsuko musikara itzuli da. 
 
Abestia NDA deitzen da eta orain dela egun batzuk estreinatua izan da, berak zuzendutako bideoklip eta guzti. Aipatu bezala disko berriko bosgarren aurrerapen kantua da Your Power, Lost Cause, My Future eta Therefore I am kantuekin batera. 
 
Abesti berrian jorratzen duen gaia ere ohikoa da. Artistaren munduan barne deabruak azaltzen dira eta bere ametsgaiztoak izan ohi ditu inspirazio material. Bideoklip honetan Eilish gauez, errepide baten erditik oinez dabil, bere inguruan autoak abiada bizian pasatzen diren bitartean.