Bilioi bateko billeteak?

Bilioi bateko billeteak? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilioi-bateko-billeteak/@@download/image/71p4_3.jpg
2012/12/13
berria
Kaliforniako mugako poliziak zur eta lur geratu dira gizon bati bilioi bat dolarreko 250 billete atzeman dizkiotenean —AEBetako bilioi bat mila milioi dira Euskal Herrian—. Billeteek 1934ko data zuten, eta baita zahar itxura ere. Jakina denez, ez dago bilioi bateko billeterik, baina, harrigarria den arren, Los Angeleseko zerbitzu sekretuaren arduradunak dioenez, baten batek onartu egin ditu billete horiek.