Bilbotik Berlinera

Bilbotik Berlinera https://www.gaztezulo.eus/albisteak/bilbotik-berlinera/@@download/image/201010154514Urban-dantza-300x194.jpg
2012/12/13
berria
Bilbotik Berlinera
Berlingo gazteak nola bizi diren azalduko dute hilaren 15etik 17ra, Euskalduna zubiaren azpian egitekoa den Jet Lag Bio jaialdian. Platz izenarekin "bataiatuko" dute gunea, Berlini keinua egiteko  -Postdamer Platz Berlingo plaza ezagunetakoa da-.
Erakusketak, kirol jarduerak, eztabaidak… Hainbat ekintza egingo dituzte, eta ez diete bakarrik Berlingo gazteen ohitura eta joerei erreparatuko. Bilboko modak, musikak, edota arteak tokia izango dute ekimenean.
 

Musikari dagokionez, esate baterako, hilaren 15ean, ostirala, Bilboko eta Berlingo artista gazteek breakdance eta rap erakustaldia eskainiko dute. Larunbatean, Stereo Total Berlingo elektropunk taldeak joko du eta igandean, eguerdian, La Kantoria Bilboko emakumezko gazteen abesbatzak kantatuko du eta gauean, bi disko jartzailek 70ko eta 80ko doinuak ipiniko dituzte.
 
Kirol jardueretan, skateboard izango da Bilboko Gure Txoko taldearen eskutik –Ivan Rivado, Alain Saavedra eta Iñigo Igarza profesionalek erakustaldia emango dute-, patinaje aeta BMX (bizikletak) eta parcour delakoa ere ikusi ahal izango dira –toki batetik bestera mugitzean datza jarduera hori, sormena erabiliaz eta kalean dauden oztopoak gaindituz-.

Matxalen De Pedro, Naiara Zubikarai, Janire Najera, Publiko taldea, Naiara eta Nerea Monterroso… Hainbat artistek gidatuko dituzte ekimenaren jarduerak.
Hainbat jardueratan parte hartzeko izena eman behar da aurretik, jaialdiaren webgunean.