Bilboko pop-rock lehiaketetara aurkezteko epea amaitzear da

Hilaren 21a da azken eguna Bertako Pop-Rock Lehiaketa aurkeztu ahal izateko.14 talde aukeratuko ditu epaimahaiak eta Bilborock aretoan joko dituzte abuztuan, Aste Nagusian. Bizkaiko taldeek parte har dezakete lehiaketan eta baita Bizkaitik kanpokoek, beti ere gutxienez kide bat Bizkaian erroldatuta baldin badago. 25. urtez antolatu dute lehiaketa. Denbora tarte horretan 1.500dik gora maketa aurkeztu eta 200 taldek jo izan dute. Aurtengo emanaldiak Bilborock aretoan izango dira.
Bestalde, Bilboa Hiria lehiaketan parte hartzeko asmotan dabiltzanek hilaren 31 dute azken eguna. Bilbao Hiria 22. urtez egingo dute aurten.
Bestalde, Bilboa Hiria lehiaketan parte hartzeko asmotan dabiltzanek hilaren 31 dute azken eguna. Bilbao Hiria 22. urtez egingo dute aurten.